Ir al contenido principal

Folk kuadernoa

 

 

1) Duoak

  • Melodiarekiko paraleloan dijoazen ahotsak dira, honi distira eta barietatea ematen dielarik.
  • 4 motatako duoak daude: 3¡, 3!, 6¡, 6.!
  • Beheranzkoak dira erabilienak, 3¡ ahotsetarako duoetan maiz aurkituko direlarik
  • 3. edo 6. bitartekariak ez doaz beti ongi melodiarekin. Kasu hauetan, beste nota bategatik aldatu beharko dugu (bitartekaria handiagoa eginez).

 2) I-IV-V akordeekin harmonizazioa 

    • Harmonizatzea, melodia bati akordeak jartzea da. Akorde horiek, beste ahots eta laguntza batzuk sortzeko materiala (notak)  emango dizkigute. Hasiera batean, gehienetan, akorde bat edo gehienez bi jarriko ditugu konpas bakoitzean eta horretarako, oinarrizko akordeen (I-IV-V) artean aukeratuko dugu. Konpas bakoitzeko lehenengo nota eta nota luzeak, beraientzako aukeratzen ditugun akordeetan egotea saiatuko gara. Askotan, aukera bat baino gehiago izango ditugu, horregatik, garrantzitsua izango da harmonizazio aukera ezberdinak entzun eta belarriz erabakitzea zein den akorderik egokiena


3) Kalejirak

  • Konpasa: 6/8.
  • Anakrusak aurkitzen dugu.
  •  Beltza+kortxea eta hiru kortxeak erritmo nagusiak dira. Beltza puntilloarekin erritmoa gelditzeko eta esaldiak/zatiak bukatzeko.
  • Egitura binarioa edo ternarioa. AABBCCAA edo AABBCC edo AABBCCDD.
  • Batzuetan zati batean modulatzen da dominantera edo subdominantera.
  • M tonalitatean bereziki.
  • I,IV eta V7 akordeak agertzen dira.
  • Pausozko notak eta bordadurak.
  • Notak jarrain asko ikusten dira. Salto gutxi. 
  • Bukaerak maskulinoak dira nota luze batean.

4) Zortzikoak

  •  Konpasa: 5/8
  • Ritmo magusiak.
    • Beltza puntillo+beltza
    • Kortxea+beltza+beltza
    • Beltza puntillo+beltza ligatuak esaldiak bukatzeko
    • kortxea+kortxea puntillo+semikortxea+kortxea puntillo+semikortxea
  • Armoniak:
    • I,IV eta V7 akordeak bereziki.
    • Dominante sekundariak erabiltzen dira.
    • Askotan zati bat dago m tonalitatean eta besta zatia M-ean
    •  Pausozko notak eta bordadurak. 
    • Kromatismoak ikusten dira.
    • Notak jarrain asko ikusten dira. Salto gutxi.  
    • Bukaerak maskulinoak dira nota luze batean.
  • Egitua normala: A-B  (a-b-a'-c) 
 

Comentarios

Entradas populares de este blog

*** 14. klasea (2022/0215)

 1) Erromantizismoa   EZAUGARRI SOZIO-KULTURALAK -           Lehengo razionalismo eta pragmatismoaren aurrean, ametsak eta ideiak dira nagusi. -           Norberaren izaera, ingurunea eta historiaren balorazioa. Hortik dator, natura, hizkuntza, folklore eta kulturari orokorrean ematen zaion balorazioa. -           Klasizismoaren perfekzioa arbuiatu eta Barrokoa bihurtzen dute inspirazio iturri. -           Artistak libre dira espresio eta sormenerako.   -           Gizartea aldatzen hasten da. Nobleziak bere pribilegioak galdu eta burgesia garrantzia hartzen hasten da.   EZAUGARRI MUSIKALAK   -           Ez dituzte klasizismoko molde perfektuak erabiltzen   beraien sentimentua...

*** 19. klasea (2022/04/12)

 1) Abestia jarraitzen landu 2) ACDC ekintza. 3) Irakurmena

*** 13. klasea (2022/02/08)

1)Musikograma jarraitu         2) Txostenak 3) Abestia jarraitu