Ir al contenido principal

Musika modernoaren kuadernoa


1) Blues

  • Bluesaren jatorria eta garrantzia

Bluesaren jatorri eta garrantziari buruzko azalpenak eman:

Blues estiloa, Estatu Batuetako esklabu afrikarren  komunitateetan jaio zen eta hauen kantu espiritualetan, lan kantuetan eta “field shouters” deituriko esklabuen kexu kantetan du bere jatorria. Hauetan bezala, blues estiloan ere abeslarien sentimentuak, kezka eta nahiak adierazten dira, baina modu pertsonalago batean.
Bere musika gutxi landua zen, emozioz beteta zegoen, agertzen diren letrak oso zuzenak direlarik.

Bluesak Ipar Amerikako musika popularrean  eta mundu okzidentaleko  musikan eragin bizia izan zuen, egungo estilo komertzial guztien eta jazz musikaren jatorria izan zelarik.

  • Bluesaren egitura formala eta harmonikoa argitzen

Praktikaren ondoren antzemandako guztiak argitu eta idatzi: 

Bluesak 12 konpasetako egitura bat du, bertan ondorengo akorde segida agertzen delarik.

       I                I                 I               I         

      IV               IV               I                I        

        V               IV               I                 I  (V)

  • Blues eskala tipikoak

    Akorde batean eskala batzuk erabil daitezke melodiak edo bajuak egiteko. Adibidez:
    • Pentatonika M (do-re-mi-sol-la)
    • Pentatonika m (do-mib-fa-sol-sib)
    • Blues M (do-re-re#-mi-sol-la)
    • Blues m (do-mib-fa-fa#-sol-sib)
  •  Walking bass
    •  Beltzak dira.
    • Motibo bat asmatu. Gero errepikatu eta transposatu akordeen arabera. 
    • Blues eskala ohikoak erabili.

  •    Blues melodiak

    1)      Isiluneak oso erabiliak dira.

    2)     Swing-arekin egiten da. Beraz, bi kortxea ditugunean, lehenengoa bigarrena baino luzeagoa da (*)

    3)     Antizipazio asko agertzen dira (a**)

    4)     Kontratienpoak oso ohikoak dira (k***)

    5)     Sinkopak ere oso ohikoak dira (s***)

    6)     Hirukotxoak ere askotan agertzen dira (h***)

    7) Pentatonikak eta blues eskalak motiboak asmatzeko erabiltzen dira.


    2) 50. HAMARKADA  

    • Zer gertatzen da munduan?   

50. hamarkadan, zabalkuntza ekonomiko eta kultural garrantzitsu bat ematen da.  Munduko 2. gerratea bukatzen da eta nazioak suspertu nahian dabiltza. Estatu Batuak, Errusiarekin batera, potentzia handi batean bihurtzen dira. Bere eredu ekonomikoa inposatu eta Europa bere laguna - merkatua bihurtzea lortzen du. Janari zaborra, pelikulak, coca-cola eta kontsumo grina jartzen dira modan.

    • Rock’n Rolla  

Amerikarrak, musika mota hau  mundu osoan modan jartzen ahalegindu ziren. Baita lortu ere, musika komertzial estilo guztien aita bihurtu zelarik. Pertsonai garrantzitsuena Elvis presley dugu, ezerezetik, mito batean bihurtzea lortu zuelarik.

Rock’n Rolla blusetik dator. Hona hemen  bi estiloen artean ezarri ditzakegun kointzidentzi eta ezberdintasunak:

 


Blues  

 

  • Tristea eta mantsoa

  • Beltzek sortua eta erabilita

  • Erritmiko eta melodikoki konplikatuagoa

  • Espresiorako musika

  • 12 konpasetan oinarritutako egitura (4 + 4 + 4)

  • Tresna akustiko eta folklorikoak

Rock’n Roll

 

  • Musika tresna eletrikoak

  • Azkarra eta alaiagoa

  • Gehien bat zuriek erabiltzen dute.

  • Sinpleago eta zuzenagoa

  • 4+4 egitura koadratuagoan 

  • Musika komertziala

       

3) 60. HAMARKADA  

 
                              
4) 70. HAMARKADA 

 

  1. Zer gertatzen da munduan?

60. hamarkadaren bukaera eta 70. hamarkadaren hasiera, mugimendu sozial handiko garaia izango dugu, non  jendeak,  bere asaldatzea adierazteko bide berriak eskatzen zituen edo ihesbide bezala erabiltzen ziren mundu irrealak erakusten zituen. Berrikuntza handiko garaia izan zen: mugimendu sozial handiak, makrokontzertu eta festibal handien hasiera (Woodstock). Egoera honek ez zuen asko iraungo eta 70. hamarkadan mundua krisi sakon batean sartu zen.

  1. Krisi handia

6 egunetako gerrak ondorio oso txarrak izan zituen mundu osoarentzat. Arabiarrak petrolio hornidura itxi zuten eta mundua maila guztietako krisi sakon batean murgildu zen. Esperimentazioa absurdu batera iritsi zen eta diskoen garestitasuna dela eta, diskoetxeak ezin zuten talde edo estilo berrien alde egin. Krisia ez da 80. hamarkadaraino konponduko. Betiko figura handiak bakarrik funtzionatzen dute (Elvis, Sinatra, Rolling…)

  1. Hard rock

 Hau izan zen esperimentazioaren fruituetako bat. Gitarra eta ahotsarekin soinu berriak probatu, distortsioa, gogortasuna eta iluntasuna aplikatuz hard rock estiloa sortzen da. Bateriak pisu handiagoa hartzen du eta soinuak orokorrean bolumen eta gogortasun handiagoa du. Hasieratik errebindikaziorako musikan bihurtzen da, askotan backgroundetik*  sortu eta garatzen delarik.

Deep Purple, Led Zeppelín eta Black Sabbath taldeei esker, hard rocka izango da bere horretan mantendu eta arrakasta garaiak biziko dituen estilo bakarra. Talde hauek, aipatutako estiloaren sortzaile izan ziren Steppen Wolf, Iron Butterfly eta batez ere Jimmy Hendrixen testigutza hartu zuten.

Background: zirkulu itxietan sortzen den musika ez komertziala dugu, zein  historiako fase ezberdinen zehar, berrikuntza iturri bihurtzen den.

  1. Glam

Aipatu dugun bezala, 70. hamarkadan krisi ekonomiko eta artistiko handi bat jabetzen da munduaz.. Merkatu britainiar eta amerikarra bukaezineko maldan behera batean murgiltzen dira. Europatik zetorren freskurak ez zuen garatzeko aukerarik eta edozein ideia berri arriskutsuegia bihurtzen da, beragatik inongo apusturik egiten ez delarik.

Hala eta guztiz ere, musikari aire berria emango dion estilo bat sortzen da. Gay mundua nabarmentzen hasten da. Pop, rock… musika hartzen dute eta apainduriaz josten dute, musika bera baino, honen inguruan sortzen den parafernaliak garrantzi handiagoa hartzen duten arte. Makillajea, soineko distiratsu edota zentzuentzako ikusgarria den edozeren garaia da. Estilo honen ordezkari garrantzitsuenak David Bowie eta Elton John izan ziren.

  1. Generazio rocka

Glam estiloak, energi berri bat suposatu zuen, baina azkar gainezka egin eta berriro ere musika krisian murgildurik aurkitu zen. Glamak hasiera batean izan zuen arrakasta ikusirik, talde askok bere estetika hartu zuten, musika eta artea bigarren maila batean utziz. Gauzak honela, musika produktu erabat komertzialean bihurtu zen, itxurak dena kontrolatzen zuelarik.

Nahiz gauzak honela egon, garai honetan talde handiak aurkitzen ditugu, ABBA, Kiss edo Queen taldeak besteak beste.

  1. Beste estilo batzuk

70. hamarkadaren erdialdera beste estilo batzuk erabiltzen hasi ziren eta nahiz eta hauek gehiegizko eraginik ez izan, momentuan bizi zen egoera musikalari kolore berriak ekarri zizkion. Hona hemen adibide batzuk:

  • Folkrock: Santana, Woodstocketik, erreferentzia handi batean bihurtuko da.
  • BSO: musika klasikoaren eta  girotze musikaren eragina duten soinu bandak, fenomeno komertzial batean bihurtzen dira, etengabe zabalduz gaur egunera iristen direlarik (Disney, Starwars, Superman, Carros de fuego, exorzista…)
  • Reggae: Bob Marleyk Karibekoak diren erritmo eta musika hauek modan jartzea lortzen du
  • Disko: 70. hamarkadaren bukaeran, dantzarako izatearen helburua duten soinu elektroniko eta erritmo errepikakorrak jartzen dira modan. Diskoteken hasiera da.Bee Geesen  “Fiebre del sábado noche” pelikulak bultzada handi bat emango dio moda honi,  80 eta 90. hamarkadan fenomeno sozial eta musikal garrantzitsuan bihurtuko delarik.
  • Musikalak: The wall, Jesucristo superstar, The cats
  1. Punk

70. hamarkadaren bukaera iristen da. Urte hauetan musika oso gutxi garatu da eta salbuespen gutxi batzuk kenduta, dirua sortzeko makina bezala bakarrik balio izan du. Baina, hamarkadaren bukaeran garapena eta bide berriak bilatu nahi duten ezinegon bat sortzen da. Bat-batean, ezarritako guztiarekin apurtu nahi duen mugimendu bat agertzenda: Punkaren garaia izan zen. Edozeinek hartu zezakeen gitarra bat eta zerbait egiteko aukera zuen (beti ere, zerbaiten kontra ekiten bazuen. Batzuk, dirua irabaztea eta dena lortu zuten). Mugimendu hau ez zuen inongo diskoetxek… bultzatu ez lagundu; gizartea izan zen honen eraikitzailea. Honela, sortu bezalaxe hil zen. Moda batean bihurtu zenean, jatorrizko zentzua galdu eta desagertu egin zen, nahiz eta gaur arte iraun duen hazi bat utzi zuen. Mugimendu honen sustatzaile handienak The clash, Ramones eta batez ere Sid Vicius izan ziren, azken hau Sex pistols taldeko liderra zelarik.


 8. BGP (Background pasiboa edo soporte armonikoa)


Ahots mota bat da moldaketak egiteko. Moldaketa betetzeko du. "Soinu kortina" bat da.
  • Nota luzeak dira
  • Saltorik gabe
  • Akordeen notekin
  • Armonizatu daiteke beste akordearen notekin.
    • Itxia
                 MI-  RE
                 DO- SI
                 SOL-SOL

    • Irekia:MI-  RE  (Hobe funzionatzen da nota luzeekin)
                 SOl-SOL
                 DO- SI

9. Arpedio ahotsak


Beste ahots mota moldaketak sortzeko.
  • Marrazki bat asmatu
  • Akordearen notekin egin marrazkia. Erritmo bat asmatu
  • Marrazkia eta erritmoa  hurrengo konpasetan erabili.

    Do,mi,Do, mi, sol  =DoM
    Da,fa,do,fa,la   edo    fa,la,da,la.do   =FAM

Comentarios

Entradas populares de este blog

*** 16. klasea (2022/03/08)

 1) Abestia landu 2) Erromantizismoaren ezaugarriak errepasatu 3) Abestia landu (Lied) https://docs.google.com/document/d/1Cu_l0V9xLEm9Th-UxUN_I1C4Lq9RvguX1EYezDk8CY8/edit?usp=sharing  4) https://docs.google.com/spreadsheets/d/1WofzU5XK4CXMAx7F_sMXyaZXQSHpXbb3JaVOC9p_YcI/edit?usp=sharing

*** 6. klasea (2021/11/30)

1) Moldaketak errepasatu. Melodia Bajua Akordeak laguntzeko (ongi lotuta) Duoak Arpegio ahotsa BGP BGA Beste baliabideak Riffs Klitxeak Pedalak, ostinatoak Erritmo bereziak. 6/8+3/4 3+3+2 2) Eskalak entonatu 3) 70. hamarkadaren errepasoa Glam Rock gogorra Pop Folkrock BSO Reggae Disko  Musikalak Punk Arbela

*** 20. klasea (2022/04/26)

   1) Abestia jarraitzen landu. Estrofa eta leloak jarraitatu. 2) ACDC ekintza bukatu Riff errepasatu 3) Thriller hasi lantzen Ostinato 4) Irakurmena  5) With or whithout you Moldaketak errepasatu BGP errepasatu Arpegio ahotsa errepasatu