Ir al contenido principal

Teoria kuadernoa

AURKIBIDEA

    

Cifrado americano

 

 2. Konpas motak

Goiko zenbakia

Binarioa

Ternarioa

Kuaternarioa

Sinplea

2

3

4

Konposatua

6

9

12




Beheko zenbakia

Txuria

2

Beltza

4

Kortxea

8

Semikortxea

16


Adb. 4/4.    Kuaternario eta sinplea. (4 beltz konpas bakoitzean).

Adb. 4/8     Kuaternario eta sinplea. (4 kortxe konpas bakoitzean).

Adb 6/8      Binario eta komposatua (6 kortxe konpas bakoitzean).

 

3. Interbalo motak


 3. Interbaloak

4. Interbalo motak

  • Konsonanteak:
    • Perfektuak (4., 5. 8. justuak).
    •  Inperfektuak (3.,6. M eta m).
  • Disonanteak:
    • Gutxituak, gehituak, 2. eta 7.

5.Kanon. Nola asmatu.

  • Pentagramadun kuadernoan 2 pentagramako sistemak prestatu.
  • 1go. konpasan asmatu melodia bat.
  • Konpas hori kopiatu sistemaren bigarren pentagraman baina bigarren konpasean.
  • Asmatu lehenengo pentagraman, bigarren konpas zerbait baina erabili beti interbalo kontsonanteak.
  • Asmatu duzuna kopiato bigarren pentagraman.
  • Jarraitu kate hori bukatu arte.

6. Akordeak 

  • Akordeak
    •  Hiru nota edo gehiago eta alde berean sonatzen dute.
    • Hirugarrenekin osatzen dira. (Do-mi-sol).
    • Posible da desordenatuta aurkitzea. (Do-sol-mi-do')

  • Tonalitatearen oinarrizko akordeak    
    • Edozein tonalitate-eskala bateko oinarrizko akordeak, tonika (I), subdominante (IV) eta dominante (V) dira. Eskala maior batean, gradu hauei dagozkien akordeak, denak maiorrak dira. Melodiak armonizatzeko, aipatutako oinarrizko akorde hauek erabiliko ditugu. 
  • Eskala maiorrak eta bere akordeak
  1. I---M
  2. II---m
  3. III---m
  4. IV---M
  5. V---M
  6. VI---m
  7. VII---disminuido (gutxitua)
  • I-IV-V akordeekin harmonizazioa 
    • Harmonizatzea, melodia bati akordeak jartzea da. Akorde horiek, beste ahots eta laguntza batzuk sortzeko materiala (notak)  emango dizkigute. Hasiera batean, gehienetan, akorde bat edo gehienez bi jarriko ditugu konpas bakoitzean eta horretarako, oinarrizko akordeen (I-IV-V) artean aukeratuko dugu. Konpas bakoitzeko lehenengo nota eta nota luzeak, beraientzako aukeratzen ditugun akordeetan egotea saiatuko gara. Askotan, aukera bat baino gehiago izango ditugu, horregatik, garrantzitsua izango da harmonizazio aukera ezberdinak entzun eta belarriz erabakitzea zein den akorderik egokiena.


7) Sostenidoen eta bemolen ordena

 

8) Riff

Musikan, motibo bat da. Asko errepikatzen da eta oinarria da gero tema garatzeko. Oso erritmikoa da eta pegadizoa. Gurpil bat bezala, oso ziklikoa da.

Abestiaren laguntza da baina nortasuna ematen du. Armonia moldatzen da berarekin. 
Adibideak

 

 9) Kadentziak

 

Kadentzia bat, esaldi bukaera batera eramaten gaituen akorde multzo edo segidari bateri deitzen diogu. Kadentzia mota ezberdinak daude.Hauetako bakoitzak zerbait ezberdina adierazten digu. Hona hemen kadentzia  ezberdinen adibide batzuk:

·         Autentikoa/perfektua (auténtica/perfecta): Bukaera eman edo erantzuteko erabiltzen da. Oso  erabilia da musika tonalean.  V-I / IV-V-I  akorde segidak osatzen dute.

·         Semikadentzia (semicadencia): Autentikoaren ondoren erabiliena da. Galdera, tentsio, mugimendu... sentsazioa ematen du. Azken akordea V denean ematen da, nahiz eta IV denean ere eman. Erabilienak, ondorengoak dira: I-V / IV-V

·         Plagala  (plagal): honek ere bukaera sentsazioa ematen du, baina ez da autentikoa bezain zuzena, gozoagoa, erromantikoagoa... dela esan genezake: IV-I

·         Hautsia (rota): harridura sortzeko erabiltzen da. Autentikoa bezalakoa da, baina I-ra joan beharrean, VI-ra joaten da: V-VI

·         Modernoa (moderna): perfektua bezalakoa da, baina musika modernoan ematen da. Jazz musikan erabiltzen da: II-V-I

·         Modala (modal):  bukaera sentsazioa ematen duen kadentzia da baina minorrean. Eskala minor naturaletan erabiltzen da eta antzinako musika edota heavyan oso erabilia da: VII-I


Como construir un buen Riff

Comentarios

Entradas populares de este blog

*** 14. klasea (2022/0215)

 1) Erromantizismoa   EZAUGARRI SOZIO-KULTURALAK -           Lehengo razionalismo eta pragmatismoaren aurrean, ametsak eta ideiak dira nagusi. -           Norberaren izaera, ingurunea eta historiaren balorazioa. Hortik dator, natura, hizkuntza, folklore eta kulturari orokorrean ematen zaion balorazioa. -           Klasizismoaren perfekzioa arbuiatu eta Barrokoa bihurtzen dute inspirazio iturri. -           Artistak libre dira espresio eta sormenerako.   -           Gizartea aldatzen hasten da. Nobleziak bere pribilegioak galdu eta burgesia garrantzia hartzen hasten da.   EZAUGARRI MUSIKALAK   -           Ez dituzte klasizismoko molde perfektuak erabiltzen   beraien sentimentua...

*** 19. klasea (2022/04/12)

 1) Abestia jarraitzen landu 2) ACDC ekintza. 3) Irakurmena

*** 13. klasea (2022/02/08)

1)Musikograma jarraitu         2) Txostenak 3) Abestia jarraitu